Anxel Fole Sánchez

Lugo, 1903-1986. Galizieraz zein gaztelaniaz idatzi zuen, eta genero guztiak landu bazituen ere, ipuinengatik da ospetsua. Espainiako Gerraren aurretik ezagutzera eman ziren idazle galiziarren belaunaldikoa da, besteak beste, Cunqueiro eta Diesterekin batera. 1931z geroztik, kazetari lanetan aritu zen. Lugoko El Progreso egunkariaren sortzaileetako bat da.

1941ean Lugoko hiria utzi eta baserrira bizitzera joan zen. Hantxe idatzi zituen lehenbiziko ipuin bildumak, 50eko hamarkadan argitaratuko zituenak: Kriseiluaren argipean (1953) eta Terra Brava (1955). Garai hartan, antzerki-lan bat ere argitaratu zuen: Pauto do Demo (1958). Beste bi ipuin-bilduma ere egin zituen: Contos da néboa (1971) eta Historias que ninguén cre (1981).

Real Academia Galegako kide izan zen, 1963az geroztik.

Emaitza bakarra erakusten