Arthur Schnitzler

Arthur Schnitzler austriar idazle eta antzerkigilea (1862-1931) Vienako burges judutarren familia batean jaio zen. Medikuntza ikasketak egin zituen eta Vienako Poliklinikan jardun zuen, baina bere antzezlanekin lortutako arrakastak medikuntza utzarazi zioten, literaturan erabat jarduteko. Besteak beste, 48 antzezlan (Anatol, Kakatua berdea, Der Ruf des Lebens…), ipuinak, eleberriak (Hiltzea, Gustl tenientea, Else andereñoa, Amestutako kontakizuna…), autobiografia bat (Gaztaroa Vienan) eta eguneroko bat idatzi zituen.

Emaitza bakarra erakusten