Asisko Urmeneta

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965). Marrazkilari, komikilari eta idazlea da. Liburu ilustratzen ez ezik prentsa idatzian, telebistan eta irratian garatu du bere lana. Napartheid komiki aldizkaria sortu eta bideratu zuen 1988tik 1994 bitarte. Urmenetaren komiki lanak dira: Hegoekialde Urruneko Legenda, Erraondo (1994), I’am Pellot, Biba Festa (1996), Gartxot (2003). Hizkera informalaren gaineko Mantxut proiektuan sartuta egon da buru-belarri hitzaldiak emanez, “Zazpiak Batman” kolektiboaren barruan. Hiru liburuki dira jarduera horren emaitza. Horretaz gain, bi liburu argitaratu ditu: Nora hoa, Xirimola? (2002) eta Sugea lilipean (2003).

Emaitza bakarra erakusten