David Mckee

David McKee Ingalaterrako Devon herrian hazi zen. Plymouth Art College arte-eskolan ikasle zela, bere komiki-bandak egunkariei saltzen hasi zen. 1964az geroztik, haurrentzako liburu arrakastatsu ugari argitaratu ditu, besteak beste, King Rollo erregearen istorioak, zeinak britainiar telebistak, McKeeren laguntzaz, marrazki bizidun bihurtu baitzituen. Lothrop argitaletxearentzat egin zuen lehenengo liburua, SnowWoman, honela definitu zuen Publishers Weekly aldizkariak: “McKeeren umore bikaina da –marrazkiei zor zaiena batez ere– […] ipuin honen arrakastaren giltza”. Lothrop etxean argitaratutako bigarren lanaz,Who’s a Clever Baby ipuinaz, iruzkin hau egin zuen PublishersWeekly aldizkariak: “Liluragarriak dira amonaren erretolika aliterazioz beteak, eta haurtxoaren burugogorkeria manipulatzailea ikaragarri dibertigarria egingo zaie irakurleei”. David McKeek oso gogoko du bidaiatzea eta “gauzak esan gabe uzten dituzten” liburuak egitea. Gaur egun Londresen bizi da, Ingalaterran.

Emaitza bakarra erakusten