Ernesto Sabato

Rojasen jaio zen, Buenos Airesetik gertu, 1911n. Fisikan doktore egin zen, gai hori sakondu zuen Parisen eta Bostonen, eta Argentinara itzulita La Platako Unibertsitatean irakasle aritu zen. Munduan ezaguna, baina, liburuek egin dute, eta batik bat bere hiru eleberriek: Tunela (1948), Sobre héroes y tumbas (1961), Abaddón el exterminador (1974). Horiez gain hainbat saiakera plazaratu du, filosofia-kutsukoak batzuk, idazletzari buruzkoak bestetzuk. Oihartzun sozial handia izan zuen Sabato Txostenak, Argentinako diktadura militarrean desagertuei buruz Alfonsín presidentearen aginduz idatzi zuenak. Gaur egun, medikuen aholkuz idazteari utzita, pinturari emana dio bere sormena.

Emaitza bakarra erakusten