Horacio Quiroga

Horacio Quiroga (1879-1937). Uruguaiko Salto hirian jaio zen, familia aberatsean. Aita, aita-ordea, arrebatxo bi, adiskide mina, emazteetako bat… pozoiez edo tiroz edo eriz hiltzen ikustea tokatu zitzaion ume-umetatik. Ezagun da hori haren narrazioetan. Argentinako Misiones probintzia, Brasil eta Paraguirekin muga-lurra, izan zen Horacioren inspirazio toki: oihan giroan jokatzen dute haren pertsonaiek (tipo txit bitxiak sarri), natura indartsarekin tirabiran.

Ipuin-sorta aipagarriak asko diren arren, hemen hiru: Cuentos de la selva; Cuentos de amor, de locura y de muerte; Anaconda… 170 ipuin idatzi utzi zituen, 300etik gora artikulu, bi nobela, … “Orrialde horietan guztietan esan ez badut adierazi nahi nuena, honezkero berandu da, berandu denez, ezer esateko”.

Eta ondoezik sentitu, urdaileko ebakuntza egin eta medikuak minbizia zeukala esan zioenean, bere buruaz beste egin zuen (berak ere), zianuaroa hartuta.

Emaitza bakarra erakusten