Inazio Mujika Iraola

Inazio Mujika Iraola Donostian jaio zen 1963an. Maisu eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen. 1987an Azukrea belazeetan izeneko ipuin bilduma argitaratu zuen. 1991n Linkon kontakizun laburra, gazte sail batean; eta 1994an Hautsaren kronika ipuin bilduma (Kritika saria 1995); 1995ean, hiru ipuin bildu zituen Matriuska izeneko liburuxkan; 1997an, Joxean Muñozekin elkarlanean Urgulleko arima herratua kontakizuna argitaratu zuen. 1999an, Gerezi denbora izeneko eleberria argitaratu zuen.Ignacio Aldecoa saria jaso zuen Tu quoque ipuinarekin (1990) eta Irun Hiria saria Itoak ur azalera bezala ipuinarekin (1992). LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzioan parte hartu zuen.

7 emaitza erakusten (guztiak)