Irène Némirovsky

Irène Némirovsky (Kiev, 1903 – Auschwitz, 1942). Ukrainarra bazen ere, heziera frantsesa jaso zuen familian. Familia judu aberatsean jaio zen. Iraultza Sobietarra lehertu zenean, aita mehatxatuta zegoela eta, Frantzian hartu zuten bizilekua. Bertan egin zen idazle. 1929an bihurtu zen ospetsu, David Golder eleberria argitaratu zenean. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailan Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitz-era eraman zuten. Urte askoan ahaztua egon den arren, 2004an, urte askoan Nemirovskiren alabek gordetako eskuizkribu bat kaleratu zen: Suite française. Garai ilun hari buruzko kronika ezin ederrago horrek arrakasta itzela lortu du mundu osoan.

5 emaitza erakusten (guztiak)