Ivo Andritx

IVO ANDRITX, Travnik, Bosnia, 1892-Belgrad, 1975. Jugoslavia ohiko eta XX. mendeko idazlerik handienetakoa. Nobel saria eman zioten 1961ean. Haurtzaroa Drina ibaiaren ondoko hiri batean eman zuen, Vixegraden. Sarajevoko lizeoan eta Zagreb, Krakovia, Viena eta Grazeko unibertsitateetan ikasi zuen. Lehen Mundu Gerra atxilotuta eman zuen Austria -Hungariaren mendekotasunaren kontrako erakunde bateko kidea izateagatik. Gerren artean, Jugoslavia komunistan. Prosa poetikoa, narrazioak, eleberriak eta saiakerak idatzi zituen. Haren libururik goraipatuenakoak Travnikeko kronika eta Zubi bat Drinaren gainean eleberriak dira, biak naziek okupaturiko Belgraden idatziak. Haren obran giza arazo unibertsalak aurkezten dizkigu, Bosniako istorio eta gertakarien bidez.

Emaitza bakarra erakusten