J. K. Rowling

J(OANNE) K(ATHLEEN) ROWLING (Chippong Sodbury, 1965), Britainia Handiko idazle hau haur eta gazte literaturan izan duen arrakastagatik da ezaguna. Harry Potter haur magoaren abenturengatik hain zuzen. Bertan, Harry Potter mutikoaren eta Ron Weasley eta Hermione Granger lagunen zazpi urteko istorioa azaltzen da, Hogwarts magia eta azti eskolan igarotakoak. Hariaren korapiloa Harry Potter eta Lord Voldemort azti maltzurraren arteko borroka da, azken honek Harryren gurasoak hil baitzituen mundu magikoa bereganatu nahian.”