Janne Teller

JANNE TELLER 1964an jaio zen, Danimarkan. Nazio Batuetan lan egin zuen hainbat gatazkari konponbidea bilatzen (Tanzania, Mozambike, Bangladesh). 1995az gero, literaturari emana bizi da erabat. 2000. urtean Danimarkan Ezer ez argitaratu zenean, eztabaida ugari sortu zen hango gizartean, planteatzen dituen galdera moralak direla eta. Zer da garrantzitsua?, zeintzuk dira tolerantziaren mugak?, zein izan daiteke gure moral araubidea gizartean bizi ahal izateko? Debekuak adina sari jaso zituen lehen urteetan. Gaur egun nahitaezko irakurketa da hango eskoletan. Norvegian, Frantzian eta Alemanian ere antzeko bidea egin du. Taller-enak dira, besteak beste: Odinen irla, The trampling Cat eta Come.