Joaquim Maria Machado de Assis

(Rio de Janeiro, 1839 – 1908) Brasilgo literaturaren maisu nagusitzat hartu izan da. Crisalidas poema bildumarekin (1864) lortu zuen ospea. Bere eleberriekin garaiko literaturaren moldeak hautsi zituen. Kritikari askoren iritzian, harengan du iturburua geroztik Hego Amerikako literaturan errealismo fantastikoa deitu izan den joerak. Obra nagusiak: Memórias póstumas de Brás Cubas (1881), Quincas Borba (1891) eta Dom Casmurro (1900), bere lan gorentzat hartzen dena. Kontakizun laburretan eta ipuinetan ere maisu aitortua izan da: Contos fluminenses (1872), Histórias da meia-note (1873), Papéis avulsos (1882), Histórias sem data (1884), Várias histórias (1896) Páginas recolhidas (1899), Esaú e Jacó (1904) eta Memorial de Aires (1908). Brasilgo Letren Akademiaren sortzaileetakoa eta lehenengo lehendakaria izan zen (1986).

Emaitza bakarra erakusten