Jokin Ansorena Miner

(Donostiako Parte Zaharra, 1963). Filosofian lizentziatua. Ia hamar urte eman zituen Ilazki euskaltegian irakasle eta 1989az gero, Tolosako udaleko kultur arloan egiten du lan.

Gotzon Aleman irakasleak animatu zuen literaturara. Bere bultzadari esker osatu zuen Ustela Sailean 1981ean Alex Azkue ezizenez kaleratutako Poemak liburua. Oh! Euzkadi aldizkaria kaleratzen zuen koadrilako partaide izan zen sortu zenetik desagertu zen arte. Zeruko Argia aldizkariko kolaboratzaile ohia.

UEUn emandako hitzaldi batzuk kaleratuak ditu.

Telebistako gidoigilea hainbat programatan.

Donostia Hiria literatur lehiaketako bigarren saria jaso zuen.

Ordu bietan Frontoian da bere lehen eleberria

Emaitza bakarra erakusten