Kike Amonarriz

Enrike “Kike” Amonarriz Gorria (Tolosa, Gipuzkoa, 1961eko irailaren 30a) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Gainera, Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da.

Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu Joxerra Galarraga eta Guillermo Segurolarekin. Gainera, Argiak argitaratutako Txorakikeriak izeneko liburuak idatzi ditu. Inguma datu basean, Amonarrizek idatzitako 45 lan baino gehiago azaltzen dira, gehienak soziolinguistikari buruzko hitzaldiak eta artikuluak.[1] Adibidez: XXI. mendeko euskaldunak: “Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!” (2009), Gazte hizkerak – hizkera gazteak (2008), 2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak (2007), Euskal Herriko hizkuntz normalizazioaren zenbait alderdi (1984).

Ficha en Wikipedia

Emaitza bakarra erakusten

  • Bakarrizketan

    Kike Amonarriz, Harkaitz Cano, Andoni Egaña, Martin Etxeberria Garro, Xabier Etxeberria Garro, Joxerra Garzia, Juan Kruz Igerabide Sarasola, Arantxa Iturbe, Karlos Linazasoro, Inazio Mujika Iraola, Jasone Osoro, Joxean Sagastizabal, Iban Zaldua
    Helduentzat Narrazioa
    12,00 Gehitu saskira