Marguerite Yourcenar

Marguerite Yourcenar (benetako izenez, Marguerite de Crayencour) Bruselan jaio zen, 1903an, eta AEBetan hil, 1987an. Eleberriak, saiakerak eta kontakizun laburrak idatzi zituen. Estilo zehatza eta klasikoa, jakituria eta zorroztasun psikologikoa ditu ezaugarri; aldi berean, giza patuaren, moralaren eta agintearen gaineko meditazioak ere ugari dira haren obran. Liburu nagusien artean, gaur euskaraturik argitaratzen dugun Erremateko tiroaz gain (1939), liburu hauek ditu euskaratuta: Hadrianoren oroitzapenak (1951), Alexis (1929) eta Ekialdeko kontakizunak (1938). Frantziako Akademiako lehen emakumea izan zen.

Emaitza bakarra erakusten