Nathaniel Hawthorne

Salem hirian (Ingalaterra Berria, AEBetan) jaio zen 1804an, eta handik ez oso urruti hil zen, Plymouthen, 1864an. Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen; eleberrietan The scarlet letter da Hawthorneren obrarik ezagunena, eta ipuin edo kontakizunei dagokienez, ezagunenak, gehienak behintzat, sorta honetan daude. Funtsezko idazletzat jotzen da, garaikide izan zituen Henry Melville, Edgar Alan Poe eta Walt Whitmanekin batera, Estatu Batuetako literaturaren sorrera eta bilakabidean.

Emaitza bakarra erakusten