Patziku Perurena Loiarte

” PATZIKU PERURENA LOIARTE (Goizueta, 1959). Goizuetan jaio bazen ere, Leitzan bizi da hamabi urtez geroztik. Poesiaren langatik sartu zen euskal literaturan, Joannes dÂ’Iraolaren poema bilduma (1985) liburuarekin. Beste hiru poema liburu argitaratu ditu: Emily (1987), Iraingo apaiz gaztearen Kantutegi Zaharra (1988) eta Ixileko kantak (1993). Hala ere, saiogile ezin baztertua izatetik datorkio ongi merezitako ospea: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Marasmus femeninus (1993), Zurian zirika (1995), Leitzako errege erreginak (1996), Etorrerakoak (1998), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007) eta Goizuetan bada gizon bat (2010).”