Pello Otxoteko

(Irun, 1970). Bere lan gehienak poesian argitaratu baditu ere, literatur kritika eta itzulpengintzan aritu izan da halaber. Bereak dira Haraindiko begiradaren bila (1999), Itzalaren ñabarduretan (2001), Arnasa galduaren bila (2003) eta Goizalbaren argitan (2007) poema-liburuak. Horiez gain, Albert Galvany sinologoarekin batera, aurrenekoz txinera klasikotik euskarara Li Bai VIII. mendeko txinatar poetaren antologia bat argitaratu zuen, Urrutira bidalia (2005).

Ficha en Wikipedia

Emaitza bakarra erakusten