Rosa Arburua Goienetxe

Rosa Arburua Goienetxe, Hezkuntza eta Filosofian Doktorea, Berako Toki Ona Institutuan Geografia eta Historia irakaslea da. Bere hasierako argitarapenak Inguru Giroari eta Hezkuntzari buruzkoak izan ziren. Azken urte hauetakoak, berriz, historia arloan kokatzen dira: 1940-1960. Bortzirietako Gaztiak (Alberdania, 2005), Nafarroako Historia (Oxford 2007).

2007-2008 ikasturtean Nafarroako Hezkuntza Departamenduak antolatzen duen Ikerketarako Lizentzia lortu eta kontrabandoari buruzko monografia sendo hau idatzi zuen. Bestalde Moztu Filmak eta Kultur Mediarekin batera, kontrabandoaren inguruan sortutako Gaua Argituz proiektuan egindako ikerketen zuzendaria izan da.

Une hauetan, Irungo Jose Antonio Loidi bekari esker, 1960ko hamarkadan Euskal Herriko muga gaindituz portugaldarren isilpeko emigrazioaz ikertzen ari da.

Emaitza bakarra erakusten