Toribio Alzaga

TORIBIO ALZAGA (Donostia 1861-1941)

Euskarazko antzerkigintza suspertu eta elikatu duen idazle oparoenetakoa. Testu-sortzaile eta egokitzaile ez ezik, zuzendari, antzezleen irakasle eta oro har teatroarekin zerikusia duten lan-mota gehienetan aritua. Euskal Herriko lehen teatro-eskolan, hau da, 1915ean Donostian sortutako Euskal Izkera ta Iztunde Eskolan, zuzendaria izan zen hasieratik 1936ra bitartean.

Egile gisa, batik bat umorezko antzerkiak idatzi zituen, inori kalterik egiten ez dion umorez eginak. Bestalde, estilo erraz eta hurbila erabili zuen, lehenengo entzunaldian ulertzeko modukoa. Eragin handia izan du bere garaiko eta ondorengo antzerki-egileengan.

Emaitza bakarra erakusten