Txomin Sagarzazu

(Hondarribia, 1963). Donostian eta Gasteizen euskal filologi ikasketak egin eta gero, Donostiako Santo Tomas Lizeoan hasi zen euskara irakasle. Bordelen, Baionan eta Gasteizen lantegi bertsuan ibili ondoan, Santo Tomas Lizeora itzuli eta horretan aritzen da gaur egun. Hondarribiko euskara aztertzeko zaletasuna Juan Antonio Letamendia institutuko irakasleak piztu zionetik, zenbait lan idatzi ditu eta tesia lantzen ari da, Koldo Zuazo irakaslearen gidaritza eta aholkuak ondoan dituela: “Acentos del Bidasoa: Hondarribia” (1991, ASJU), José Ignacio Hualde irakaslearekin batera; “Hondarribiko hizkera Roque Jazinto Salazarren predikuan (1778)” (1992, Iker-7), Letamendiarekin batera; “Hondarribiko mintzairazko ikuspegiak: Larramendi, Bonaparte, Azkue” (1995, ASJU-ren gehigarriak) eta “Urteren azentuaz” (1996, ASJU).

Emaitza bakarra erakusten