Xabier Etxeberria Garro

Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 7a) euskal idazle eta gidoilaria. Bere lehen eleberriarekin, “Egun guztiak ez dira berdin” (2001, Elkar), Igartza Saria irabazi zuen. Narratibaren arloan beti, haur eta helduentzako literaturako lan ugari argitaratu ditu. Komiki-gidoietan ere aritzen da, anaiarekin tandemean.

Bakarka, beste hiru eleberri argitaratu ditu: “Udazkeneko lorea” (2012, Elkar), “Eman amore” (2015, Elkar) eta “Berriro itzuliko balitz” (2015, Elkar).