Francisco Castroren ‘Iridium’ eta kalte zerebralak El Diario Vascon

Batzuetan ez dago atzera egiterik; badira desegin ezinezko korapiloak, eta egunerokotasuna aldatzen duten gertaerak. Behin eta berriro galdetzen diozu, orduan, zeure buruari zergatik eta nolatan gertatu zaizun halakorik. Erantzunen bila ari da, hain zuzen, ‘Iridium‘ eleberrian, Iris protagonista. Auto batek harrapatu du, eta hartutako kalte zerebralarekin bizitzen ikasten ari da. 18 urte ditu, eta nerabezaroa bizitzeari ez dio uko egin nahi.

Alberdaniak argitaratu du Francisco Castro idazle galegoaren liburua, Mitxel Muruak euskaratu duena. Jorge Gimenezek aurkezpen ekitaldian adierazi duenez, ez da liburu pedagokikoa, nahiz eta gogoeta sustatzen duen.

Gehiago irakurtzeko klikatu hemen.