Barkuen hilerria

9,99   14,90

Misteriozko eleberria da esku artean duzuna, lehen unetik intrigaz
gainezka egiten duena. Egia deseroso batzuk aurkitzera abiatuko zara
protagonistekin batera, nahiz eta batzuek nahiago luketen egia horiek ez
ezagutzea…

Garbitu

Idazlea:Francisco Xosé Castro

Itzultzailea:MitxelMurua

Kategoria Etiketa: Product ID: 5389

Deskribapena

Sekretu batzuk luzaroan egoten dira ezkutuan, hamarkada askotan, baina, une
jakin batean, iragan beldurgarriak itzultzea erabakitzen du. Sekretu horiei
buruzko nobela da Barkuen Hilerria. Eta lehen amodioei buruzkoa ere bada, eta
kontatzen du maitatzen ikasten hasten ari denak pasioa nola aurkitzen duen.
Baina, batez ere, duintasunari buruzko eta abusuaren aurkako eleberri bat da.
Beti zigorrik gabe aterako direla uste dutenen abusuez mintzo da, eta
emakumeen jabe balira bezala jokatzen dutenez.
Bikotea osatzen duten neska eta mutila bizitzaren une erabakigarrian
daude. Uda batek aldatuko du dena, behin betiko. Bi gazteak borrokan arituko
dira nonahi dauden mafia txiki horien aurka.
Misteriozko eleberria da esku artean duzuna, lehen unetik intrigaz
gainezka egiten duena. Egia deseroso batzuk aurkitzera abiatuko zara
protagonistekin batera, nahiz eta batzuek nahiago luketen egia horiek ez
ezagutzea…

Informazio gehigarria

Tamaina E/E
ISBN

Papel: 978-84-9868-673-9, Ebook: 978-84-9868-674-6

Orrialdeak

274

Lehen argitalpena

2021

Formatoa

Papel, Ebook