• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 0
  • Formatua: 205 x 140 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/06/2018
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-412-4

Bihotzean daramagun mundua

Maite Darceles Tife

Atzean utzi du XXI. mendeak lehenbiziko erdia. Teknologiak erraztu bide du bizitza. Erraztu eta baretu. Gizarteak ikasi ditu pertsona guztien eta bakoitzaren zorionerako joera desbideratuak saihestearen onurak. Horretarako, jakina, joera horiek garaiz antzematea da urratsik funtsezkoena. Nahiz ez bakarra. Eta ezer ere ez dago printzipio horren gainetik.
Loreak argi ikusten du norantz doan bere mundua, nora doan gizartea: aurrera, etengabeko progresioan, gero eta zorion beteago baterantz, perfekzio gero eta borobilagoa helburu. Eta perfekziorako bidaian, astunegi gertatu ohi da oroimenaren zama, garai bateko (gaurko?) ametsen karga…
Baina gaztetasunak berezkoa du jakin-mina, eta “Y andrea” izengoitikoaren eskutik asetuko du Loreak berea. Eta jakin-minetik konpromisorako urratsa egitea planteatu beharko dio bere buruari, Sistemak anestesiatua nahi lukeen ikuspegi kritikoa bere baitan piztearekin batera.
Maite Darcelesek planteatzen digun distopia honetan, gaurko irakurlea eta bere mundua gara benetako gogoetagaiak. Ez baitirudi bihotzean daramagun mundua izango denik etorkizunetik epaituko gaituena…

Paperezkoa

17,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Maite Darceles Tife

“MAITE DARCELES TIFE (Hondarribia, 1971). Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da. Arrantzako elkarte batean hasi zuen ibilbide profesionala, eta azken hamar urteetan aholkulari eta bazkide da aholkularitza-enpresa batean. Lan moduak eta antolakundeak eraldatzeko ahalegina du ardatz, modu demokratikoago eta gizatiarragoetarantz, eta bere Eraldaketarako gidalerroak (BFA, 2009) liburua saiakera horren emaitza da.

Bi semeren ama da, eta Bihotzean daramagun mundua du bere lehen literatur lana.”

Beste liburuak Alberdanian