• Itzultzailea: Xabier Paya
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Literatura unibertsala
  • Zenbakia bilduman: 156
  • Formatua: 195 x 130 mm
  • Orrialdeak: 160
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 22/01/2013
  • Paperezko ISBN: 978-84-9746-784-1

Bizitza amets

Pedro Calderón de la Barca

Bizitza amets ez da edozein antzezlan: literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da. Publiko zabaleko tragikomediak hiru ekitaldi eta 41 agerraldi ditu. Hiruko egitura agerikoa da atalen xedean eta tonuan: lehenak balio liriko nabarmena du; bigarrenean, funtsean ekintza nagusiak gertatzen dira; eta hirugarrenak gogoeta du helburu. Gaiari dagokionez, antzerkiak gizabanakoen patuaren eta askatasunaren arteko talka du langai, Barrokoko beste hainbat lanen ildoari jarraiki: ameslariak zer amets egiten duen ez dakien bezalaxe, gizakiak ez du bere bizitza erabakitzen, baina Segismundo protagonistak aurre egingo dio patuari.

Paperezkoa

12,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Pedro Calderón de la Barca

Pedro Calderón de la Barca (Madril, 1600eko urtarrilaren 17a –Madril, 1681ekomaiatzaren 25a) poeta eta antzerkigile ospetsua izan zen. Espainiako UrrezkoMendearen aroko egilea da, baita XVII.mendeko antzerkigile nagusietarikoa ere Europan. La vida es sueño eta El alcalde de Zalamea antzezlan bikainakidatzi zituen, beste hainbat drama, komedia eta auto sakramentalen artean.

Beste liburuak Alberdanian