Bost hitzaldi krimenari eta histeriari buruz

19,50

Idazlea:Patricia Parry

Itzultzailea:Itziar Otegi Aranburu

Kategoriak: , Product ID: 1019

Deskribapena

1885: Sigmund Freud Parisera etorri da, Charcot profesore ospetsuaren histeriari buruzko hitzaldiak entzutera. Psikoanalisia ez da oraindik sortu. Vienar ikasle gazteak ez dio muzinik egiten kokainari, haren eragin estimulatzaileak aurkitu baititu. Pariseko kaleak korritzen ditu, eta Salpêtriere ospitale famatuan, mediku ikasle egoiliar izatera iritsi diren lehen emakumeak ezagutzen ditu. Halako batean, Charcotek laguntza eskatuko dio, hilketa segida bat argitzeko. Hilketa horien eszenaratze bereziak ezinbestean piztuko du Freud gaztearen interpretaziorako dohain berezia.

2008: Frantziako Tolosan, psikiatria kongresu baten irekiera-saioa dramak astintzen du, parte-hartzaileetako bat erailda aurkitzen dutenean. Hilketaren eszenaratze makabroak Antoine Le Tellierren oroitzapenak iratzartzen ditu. Handik gutxira, psikiatra gaztea begien bistan daukan egia onartu beharrean aurkituko da: Freuden Pariseko lehen egonaldia astindu zuten krimenak berriz ari dira gertatzen, mende bat geroago.
Atzoko alienistetatik gaurko psikiatretara, nobela honek osasun mentalaren alorrean dihardutenen egunerokoan murgilduko gaitu, aldi berean Freuden potreta gogoangarri eta ausarta eginez. Misterioz betetako nobela zirraragarria, segurutik irakurlea harrapatuko duena.

Informazio gehigarria

ISBN

978-84-9868-075-1

Formatoa

20, 5 x 14 cm.

Páginas

360

Primera edición

2009

Última edición

2009