Egonean doazen geziak

16,00

Idazlea:Joxerra Garzia

Kategoria Product ID: 635

Deskribapena

Begi-ninia ere kabituko ez litzatekeen zirrikitutik kabitzen zaio begirada Joxerra Garziari. «Emaidazue zirrikitu bat, eta ikusten dudanaren berri emango dizuet», hala esaten duela ematen du autoreak liburu honetan. Eta ikusten duenaren berri gezi itxurako pentsamenduen bidez ematen digu, jomuga jotakoan irakurleoi dardar doi bat eragitera iristen direnak. Kanoiek-eta jomuga suntsitzea dute xede. Geziok, berriz, azkura eragitea baino ez. Berak azkura sentitzen duelako jaurtitzen du gezilariak gezia, jomugan duenari azkura hori txertatu beste asmorik gabe. Jomugan dituenen jomuga izatea baitu gezilariak amets. Hargatik jaurtitzen ditu gezi egonean doazenok.

Informazio gehigarria

ISBN

84-95589-00-1

Formatoa

12 x 19 cm.

Páginas

208

Primera edición

2000

Última edición

2000