• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Zerberri
  • Zenbakia bilduman: 0
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 16/10/2008
  • Ebookeko argitalpen-data: 16/10/2008
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-032-4

Ekialdetik iritsi zen Enara

Xabier Etxaniz Rojo

Adopzioaren munduan esan ohi da gure seme-alabak ez direla gure sabeletik jaiotzen mundura, baina bai, ordea, gure bihotzetik. Gure bihotzaren seme-alabak direla arrapostu egiten diegu genetikari garrantzi handiegia ematen dietenei. Erantzun ederra da, inondik ere, eta nik segida eman nahi diot liburu honetan.
Hori bai, liburu honetara nazioarteko adopzio bat burutzeko gida bat aurkituko duzulakoan hurbildu bazara, oker zaudela esan beharko dizut. Era berean, adopzioaren aldeko panfleto bat nahi duena ere oker dabil. Ez dut inor konbentzitu nahi. Ez dut inor konbentzitu behar. Gurasotasun biologikoaren aldeko panfleto bat bezain absurdoa litzateke adopziozko gurasotasunaren aldekoa; azken batean, nork bere bidea egin behar baitu. Guk gurea egin dugu eta horixe kontatu dut, gure istorioa, gure esperientzia. Txinan gauzatutako adopzio baten istorioa, gure alabarengana eraman gintuena.
Bihotzaren lumaz idatzitakoa.

Paperezkoa

14,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Xabier Etxaniz Rojo

“(Trintxerpe, 1971). 1993az geroztik, AEKn dabil irakasle lanetan. Astero zutabe bat idazten du Berria egunkarian.

Bere literatur ibilbidean ipuingintza da gehien jorratu duen generoa. Hiru ipuin bilduma kaleratu ditu: Begiak itxi eta kitto (Elkar, 2000), Hamar manamenduak (Erein, 2002) eta Nork bere ozeanoa (Erein, 2006)

Koadro isila eleberriarekin Donostia Opera Prima saria eskuratu zuen, 2003an”

Beste liburuak Alberdanian