• Itzultzailea: Josu Zabaleta
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 70
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 112
  • Azala: Azal biguna
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/05/2007
  • Paperezko ISBN: 978-84-96643-71-0

Erremateko tiroa

Margarite Yourcenar

Hiru gazte, Sophie de Réval, haren anaia Conrad, eta Eric von Lohmond, haien betiko adiskidea, gerra zibilak azpikoz gora nahastu eta suntsitutako Kurlandiako herrialde bakartuan, Lehenengo Mundu Gerraren azken urteetan eta sobiet iraultzaren hasieran. Paisaia urratuak eta gerrak jarriko du agertokia, patuak elkartuko ditu pertsonaiak eta haien desira bateraezinek, arbuioek eta inkomunikazioak idatziko tragedia. Azkeneraino jokatuko dituzte, halabeharrak eraginak balira bezala, hotz eta ia axolagabe, beraiek iruten dituzten paperak.

Paperezkoa

15,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Margarite Yourcenar

Marguerite Yourcenar (benetako izenez, Marguerite de Crayencour) Bruselan jaio zen, 1903an, eta AEBetan hil, 1987an. Eleberriak, saiakerak eta kontakizun laburrak idatzi zituen. Estilo zehatza eta klasikoa, jakituria eta zorroztasun psikologikoa ditu ezaugarri; aldi berean, giza patuaren, moralaren eta agintearen gaineko meditazioak ere ugari dira haren obran. Liburu nagusien artean, gaur euskaraturik argitaratzen dugun Erremateko tiroaz gain (1939), liburu hauek ditu euskaratuta: Hadrianoren oroitzapenak (1951), Alexis (1929) eta Ekialdeko kontakizunak (1938). Frantziako Akademiako lehen emakumea izan zen.

Beste liburuak Alberdanian