• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 0
  • Formatua: 210 x 140 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 05/05/2006
  • Ebookeko argitalpen-data: 05/05/2006
  • Paperezko ISBN: 978-84-96310-92-6

Etxea

Josu Penades

Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea espazio fisikoaren eta espazio mentalaren barrenera eramateko. Pertsonaiak dira ardatz lan polifoniko honetan. Egoera beraren aurrean, pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen erakutsi nahi digu, nork bere erreferentzia-mundua erakusten digu barne-kontzientziaren bidez.

Errealitateaz ari da Etxea, oinazeaz, memoriaz, itxaropenaz, utopiaz… Denak hitz potoloak; hortaz, erlatibizatu beharrekoak. Hala ere galdera hor geratuko da: erlatibizatu, deuseztatzeraino egin behar al dira? Ukatzeraino?

Paperezkoa

14,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Josu Penades

(Bermeo, 1962). Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. 1996an argitaratu zuen Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena izeneko saiakera. Oraingo honen aurretik, beste hiru eleberri argitaratu ditu ALBERDANIAn: Etxea (2006), Jantzi beltz bi (2009) eta Ileak uretan (2012).

Beste liburuak Alberdanian