• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Zerberri
  • Zenbakia bilduman: 19
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 17/04/2001
  • Ebookeko argitalpen-data: 17/04/2001
  • Paperezko ISBN: 978-84-95589-18-7

Euskal gatazkaren begiak

Petxo Idoyaga

«Gu guztiok itotzear gauzka gatazka gordina dela-eta, ez da harritzekoa hedabideak muga-mugako jokabideetara lerratu izana. Ez eta muga horiek behin baino gehiagotan gainditu izana ere. Mugoz gaindi ibiltzea arau eta lege bihurtu dute, ordea, zenbait hedabidek, eta ez dirudi hori hain onargarria denik. Besteak beste, mugak behin eta berriz gainditzen dituenak mugon kontzientzia bera gal baitezake -galtzen baitu- jardueraren jardunez. Alde horretatik, kazetarion urrats desbideratuen eta bide galduen inbentario halako bat ere bada Idoyagaren lan hau. Horrez gainera, hamaika iradokizun zuhur kilikagarri ere aurkituko ditu hemen kazetariak -eta komunikazioaz interesa duen edonork- egindako urrats desbideratuak zuzendu, eta bide galduak atzekoz aurrera ibiltzeko. Izan ere, bide berrien bila abiatu baino lehen, ezinbestekoa da ibilia desibiltzea, gatazkaren parte bihurtu baitu orain arteko bideak kazetaritza». MARIANO FERRER

Paperezkoa

8,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Petxo Idoyaga

Petxo Idoyaga (Gernika, 1948). Zientzia ekonomikoak ikasteari ekin zion 1966an, Sarrikon, baina 1969an alde egin behar izan zuen Iparraldera. Komunikazio zientzietan lizentziatu eta doktoratu zen gero EHUn, eta bertan dihardu orain, irakasle titular moduan, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean, Leioan. Hainbat eta hainbat hedabidetan kolaboratu izan du. Gizartean, sindikalgintzan, unibertsitatean…, dabilen lekuan belarrietaraino inplikatzen den horietakoa da Petxo. Unibertsitateari dagokionez, hirukoitza du inplikazio hori: irakaskuntzan, gestioan (bere saileko zuzendaria da une honetan), eta ikerkuntzan (hedabideak dituela aztergai nagusi).

Beste liburuak Alberdanian