• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Saiakera
  • Zenbakia bilduman: 32
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 320
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/12/2006
  • Paperezko ISBN: 978-84-96643-41-3

Euskal Herria gaur

Ramón Zallo

Euskal kulturari, gizarteari eta historiari buruzko sintesi orokorra egiten duen zabalkunde-liburua eskaintzen digu, oraingoan, Zallok. Edukiari dagokionez, Euskal Herriko funtsezko gaiak ulertzeko ibilbide-orri bihur daiteke.

Egileak euskal kulturaren kontzeptu zabala azaltzen du hasieran, ezezagun samarra eta hain herri txikia izanda, proportzionalki aberatsa den euskal kulturarena, alegia. Bere historia duen kultura integrala dela dio, ingurunearekin oso lotuta badago ere. Ibilbide horretatik, garapenaren eta berezitasunaren aldeko apustu estrategikoaren beharra ondorioztatzen du, mundu global eta ziurgabetasunezkoan.

Lehen zatian, Euskal Herriaren ideia kulturala eta espaziala aztertzen (eta aldarrikatzen) du eta, laburki, zenbait alderdi deskribatzen ditu, hots, bertako historia, gizartea eta profilak, herrialdearen bilakaera ekonomikoa eta Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko sistema politikoak. Balio sendoak eta gizarte zibil trinkoa dituen gizartea deskribatzen du; amnesiarik gabe, azken urteotako tragediak eta etsipenak berrikusi behar dituen gizartea, alegia.

Bigarren zatiak kulturari dagozkion alderdi guztien panoramika berria eskaintzen du. Ezaugarririk berariazkoena euskara dela aitortuta, liburuak dimentsio erantsia ematen du, arkitekturari, arte bisual, eszeniko eta musikalei, euskaraz zein gaztelaniaz egindako euskal literaturari, dagozkion estilo, arte-lan eta izenak eta ondare–multzoa aztertuz. Amaitzeko, historian zehar izan diren eta gaur egun diren pertsonaiak aztertzen ditu, herrialdearen aniztasuna erakusteko asmoz.

Metodo deskribatzailea eta ordenatua erabiltzen du, eta ez oso interpretatzailea. Irakurlearen esku uzten du interpretazioa.

Paperezkoa

21,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Ramón Zallo

Ramón Zallo Elgezabal (Gernika, 1948) es catedrático de Comunicación Audiovisual en la Universidad del País Vasco.

Beste liburuak Alberdanian