• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Jose Antonio Loidi Beka
  • Zenbakia bilduman: 0
  • Formatua: 240 x 170 mm
  • Orrialdeak: 120
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/05/2009
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-066-9

Euskal Herria XIX. mendeko bidaia-liburuetan

Santi Leone

Wilhelm von Humboldt, Victor Hugo, Julien Vinson, Richard Ford… Ugari izan ziren XIX. mendean Euskal Herrira hurbildu ziren bidaiariak, eta ugari eta ikuspuntua askotarikoak utzi zizkiguten testigantzak. Liburu honek bidaiari horien zenbait lan aztertzen ditu. Orriotan, irakurleak izen ingeles, frantses eta alemanak aurkituko ditu. Batzuk, arunt famatuak eta behin baino gahiagotan aipatuak; beste batzuk, berriz, ezezagunak. Zenbaitek testu sakonak bezain orijinalak idatzi zituzten; beste zenbaitek, aldiz, aski izan zuten besteek esandakoak kopiatzea eta errepikatzea. Guztiek, hara ere, badute interesa, eta irakurlearentzako zirraragarriak izan daitezkeelakoan aztertu ditu egileak lan honetan XIX. mendeko hainbat idazleren testuak. Batzuek argigarri izaten segitzen dute.

Paperezkoa

13,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Santi Leone

“Santiago Leoné Puncel (Iruña, 1972). Historia ikasi zuen. Nafarroako Unibertsitatean, eta tesia ere egin zuen. Honen ondorioz, Los fueros de Navarra como lugar de la memoria liburua argitaratu zioten 2005ean. Geroago, saikera ttiki bat ere idatzi du, 2008ean Euskal Herri imajinario baten alde izenburupean publikatu zuena. Bien artean, Jose Antonio Loidi beka jaso zuen, eta horren emaitza da, hain zuzen ere, orain argitara eman den liburu hau.

Irakasle da Ituñeko Hizkuntza Eskolan eta Argia aldizkarian iritzi artikuluak idazten ditu.”

Beste liburuak Alberdanian