• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Giza eskubideak
  • Zenbakia bilduman: 19
  • Formatua: 240 x 170 mm
  • Orrialdeak: 192
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 30/01/2011
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-255-7

Giza eskubideak testuinguru kultur-anitzetan

Eduardo Javier Ruiz Veytez

Mendebaldeko gizarteetan handitzen doan kultur aniztasunari buruzko eztabaidek, gaur egun Estatuek aurrez aurre dituzten erronka kontaezinak azaleratzen dituzte. Erronka hauek gehiengoen eta gutxiengoen arteko harremanak eremu dira. Aldi berean, eztabaida giza eskubideen ikuspegitik eta hauek eremu oso pluraletan gauzatzeko dituzten arazoen ikuspegitik bideratu behar da. Horregatik oraindik orain gai honen iguruko eztabidek, hausnarketek eta proposamenek gaurkotasun osoa eta beharra mantentzen dute. Hala ere, aniztasunaren kudeaketa demokratikoa da mendebaldeko gizarte europarrek aurrez aurre duten erronka ideologiko eta operatibo handienetako bat.

Paperezkoa

10,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Eduardo Javier Ruiz Veytez

Deustuko Unibertsitatearen Giza Eskubideen Institutuko zuzendari ohia eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslea. Egun, Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultateko dekanua da. Arartekoaren lege aholkulari moduan lan egin zuen. Arlo akademikoan, ikerketa egonaldiak garatu ditu zenbait unibertsitatetan: Derby (Ingalaterra), York (Kanada), Monash (Australia) eta Western Cape (Hego Afrika). Aldi berean ikastaro eta mintegiak eman ditu zenbait Europako unibertsitatetan. Giza eskubideei buruzko disziplina arteko ikerketa taldearen ikerlaria da eta IMISCOE (Integration, Migration and Social Cohesion in Europe) Europako sareko zuzendarien kontseiluko kide ohia. Bere ikerketa arlo nagusiak immigrazio eta integrazio politiken, gutxiengoen babesaren eta aniztasun erlijioso, hizkuntz edo kulturalaren kudeaketaren inguruan kokatzen dira, beti giza eskubideen ikuspegitik.

Beste liburuak Alberdanian