Gizona ilunpean

18,00

Idazlea:Paul Auster

Itzultzailea:Oskar Arana

Kategoria Product ID: 946

Deskribapena

Erretiroa hartutako liburu-kritikari bat, hirurogeita hamabi urtekoa; berrogeita zazpi urteko bere alabarekin eta hogeita hiru urteko bilobarekin bizi da. Emaztea iaz hil zitzaion. Alabaren gizonak duela bost urte utzi zuen. Bilobaren mutil-laguna hil egin zuten. Samina dago etxe horretan, arima zaurituak, eta gizona gauero-gauero etzaten da ilunpean bere iraganari buruz ez pentsatzeko ahaleginak eginez, beste mundu batzuei buruzko istorioak asmatzen. Ezin du eragotzi, hala ere, berak asmatzen dituen kontakizunetan ere, bizitzan bezala, gerra eta tragedia nagusitzea.

Samurtasunak eta belaunaldien arteko elkartasunak iraunaraztzen ditu bizirik hirurak. Aitona Augusten eta biloba Katyaren artean, bereziki, harreman estua sortu da, zinema-zaletasunaren eta biloba Katyak aitonaren bizitzari buruz agertuko duen jakin-minaren bitartez. Zinema nahiz istorio asmatuak, ordea, ihesbidea dira Katyarentzat ere, mutil-lagun zuenaren heriotza izugarriaren oinazea atzean uzteko saioa…

Paul Austerren ohiko oparotasuna aurkituko du irakurleak eleberri honetan, eta bere istorioen ohiko etsipen eztia ere bai. Belaunaldien arteko elkartasunari eta samurtasunari buruzko istorio ederra eskaintzen digu oraingo honetan, kontagintzarako duen maisutasun hori erakutsiz berriro ere.

Informazio gehigarria

ISBN

978-84-9868-025-6

Formatoa

20, 5 x 14 cm.

Páginas

200

Primera edición

2008

Última edición

2008