• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Saiakera
  • Zenbakia bilduman: 47
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 15/05/2010
  • Ebookeko argitalpen-data: 15/05/2010
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-053-9

Goizuetan bada gizon bat

trabukoen kantako misterioak

Patziku Perurena Loiarte

“Goizuetan bada gizon bat… Hunkigarriak, bertsoak. Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu hainbat afalondotan. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hautspetik atera eta […]. Goizuetako kanta xahar horren sustrai bila, hasi banintzen hasi, jainko ttikiak bestek ez daki, zenbat buruhauste ibili izanen dudan geroztik, beste hogeiren bat urtez edo, hara eta hona, maitale liluratua bere guzizko maitearen atzetik bezalatsu…”. Halatsu deskribatzen du autoreak ikerketa lan erraldoi honen abiapuntua eta garapena. Aitortu beharra dago liburu honen orrialde bakoitzean antzematen dela autorearen pasioa, grina eta jakin-mina eta asmatu egin duela ageri diren leku eta gertakari ilunez irakurlea liluratzen.

Ez da hau, hala ere, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko: olajaun eta meatzarien arteko istiluak, noble eta bilau arteko espak, arrazakeriak, amodio eta gorroto kontuak, heriotzak…

Goizueta eta inguruko herri eta auzo, leku eta jendeak dira liburu honetako pertsonaia nagusi, baina aise ikus daiteke Euskal Herri berdeko beste hainbat eta hainbat herri, auzo eta jende Goizueta eta inguruko horien baitan.

Liburu hau irakurtzen duenak ez du modu berean entzungo Mikel Laboa kantari: Goizuetan bada gizon bat…

Paperezkoa

24,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Patziku Perurena Loiarte

” PATZIKU PERURENA LOIARTE (Goizueta, 1959). Goizuetan jaio bazen ere, Leitzan bizi da hamabi urtez geroztik. Poesiaren langatik sartu zen euskal literaturan, Joannes d’Iraolaren poema bilduma (1985) liburuarekin. Beste hiru poema liburu argitaratu ditu: Emily (1987), Iraingo apaiz gaztearen Kantutegi Zaharra (1988) eta Ixileko kantak (1993). Hala ere, saiogile ezin baztertua izatetik datorkio ongi merezitako ospea: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Marasmus femeninus (1993), Zurian zirika (1995), Leitzako errege erreginak (1996), Etorrerakoak (1998), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007) eta Goizuetan bada gizon bat (2010).”

Beste liburuak Alberdanian