• Itzultzailea: Mikel Olano Irurtia
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 106
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 248
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 27/05/2011
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-282-3

Hau gizon bat bada

Primo Levi

Deuseztatze esparruek ez dute liburu ederragorik inon. Literatur alderdia du eder Hau gizon bat bada liburuak, lekukotza alderdia ez ezik. Zaila da noski edertasunaz hitz egitea gizakiaren gauzaki bihurtze prozesuaren kronika lazgarriaz ari bagara, inoiz izan den krimenik handienaz ari bagara, baina Primo Levik lortu zuen bere lekukotza emateaz gain edo emanda ere literatur maisulan bat ontzea.

Paperezkoa

20,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Primo Levi

Primo Levi (Turin, 1919 – 1987). XV. mendeaz gero Piamonten kokaturiko familia judu batean jaioa. Gerra bete-betean, 1941ean, bukatu zituen Kimika ikasketak. 1943an, partisanoekin bat egin zuen, eta berehala atxilo hartu zuten faxistek. Auschwitzera deportaturik, bertan bizi izan zuen gerraren azken urte ikaragarria, nazientzat esklabo gisa lan eginez. Gerra bukatu eta, aske, Italiara itzuli zenean, kimika lanetan atera zuen bizibidea. Hala ere, bizi izandako infernu hura bere barruan eraman zuen bere buruaz beste egin zuen arte, eta bere literatur jarduna estuki lotua ibili zen Auschwitzen bizi izandako infernuaren lekukotza emateari. Hori du gaia bere trilogia famatuak: Hau gizon bat bada (1947); Suetena (1963) eta Hondoratuak eta salbatuak (1989). Horrez landa, narrazio aipagarrienak: Historia naturalak (1966), Sistema periodikoa (1975), Izar giltza (1978), Orain ez bada, noiz? (1982).

Beste liburuak Alberdanian