• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 15
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 112
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/03/1998
  • Paperezko ISBN: 978-84-88669-56-8

Herrenaren arrastoan

aforismoak

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Denok hasten gara txiki-txikitatik nobela luze bat irakurtzen, eta hil arte ez da nobela hori amaitzen. Bizitza du izenburu. Nobela horretan fikziozko pertsonaiak nahiz benetakoak nahasten dira; arrastoa utzi, eta han-hemenka aldentzen dira bidegurutzeetan zehar, herrenka. Sotiltasunez josten ditu Igerabidek pentsamenduok, hitz handirik gabe. Baina zer pentsa uzten zaituzten haritxoak dira, eta hitz handirik erabiltzen ez badu ere, hitz handiak datozkizu berehala burura liburua irakurri ahala: bizitza, heriotza, amodioa, adiskidetasuna…

Paperezkoa

9,70 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, Alberdania argitaletxean argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur, Herrenaren arrastoan eta Noiz arte arrazoi aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten eta Doneaneko alaba nobelak.

Beste liburuak Alberdanian