Ikus gaitzazuen

12,50

Deskribapena

«Aurpegia mozorrotu gabe generamanean inork ez zigun begiratzen. Orain jarri dira guri begira, aurpegia mozorrotu dugulako… Beraz, garbi dago: ikus gaitzazuen estali dugu aurpegia. Ikus gaitzazuen» (Marcos komandanteordea). Gaur egun, inoiz baino gehiago, Bestelako Komunikazioa matxinada-ekintza bat da: asperdura, hipokrisia, manipulazioa, merkatuaren diktadura, infantilismo eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa. Han eta hemen, egunez egun, hedatuz doan sarea da; teknologia berrien abantailez baliatzen den mugimendu maitagarria. Aberririk ez duen matxinada da: Venezuelan, Chiapasen, Iraken, Madrilen edota Euskal Herrian bertan gauzatzen da. Egunero. Ez dezagun ahantz masa-hedabideak ez direla guztiahaldunak. Ez, menderagarriak dira. Eta garaitzeko bidean, Bestelako Komunikazioa tresna erabilgarria da. Merkea eta alternatiboa. Inoiz ez da berandu irudimenaren matxinada abiatzeko. Abiatu gaitezen bada, ausardiaren zurrunbiloan!

Informazio gehigarria

ISBN

84-96310-19-1

Formatoa

12 x 19 cm.

Páginas

152

Primera edición

2004

Última edición

2004