• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Saiakera
  • Zenbakia bilduman: 5
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 227
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/11/1994
  • Paperezko ISBN: 978-84-88669-17-9

Ilustrazioaren kriseilupean

argi berri bila Frankfurten

Jon Sudupe

Neokontserbadurismoaren gorakada eta hainbat fundamentalismoren indarberritzea dira mende akabera honen ezaugarrietako batzuk. Bestalde, pentsaera posmodernoak uko egin bide die arrazoimenari nahiz aurrerapenari. Modernitatea salatu, auzitan jarri edota osoki arbuiatzen dute mutur-puntetako joera hauek. Egia ote da arrazoiaren amets ilustratua porrot burrunbatsua izan dela? Frankfurteko Eskolaren gurasoek ere -Horkheimer eta Adornok, alegia- kritikatu egin zuten Argien ekarpena, Ilustrazioaren dialektika agerian jarriz: argi eta ilunaz egina dago Ilustrazioa. Modernitatearen aurpegi argi-itzaltsu hori, hain berezkoa zaion “dialektika” berezi hori, aitortu arren, egin zaizkion kritika askoren bidezkotasuna onartu arren, Ilustrazioaren asmo eta helburuak oraindik zutik dirautelakoan daude Habermas eta azken frankfurtiarrak. Ilustrazioaren huts eta desbideraketa guztiak osoki arbuiaturik ere, haren behin betiko lorpen eta balore orokorrei eutsi egin beharko genieke guk ere.

Paperezkoa

12,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Jon Sudupe

Jon Sudupe Martija (Azkoitia, Gipuzkoa, 1947) euskal idazlea da. Filosofia eta Hezkuntzan lizentziaduna da, eta irakaskuntza eta literaturgintza uztartzen ditu, saiakera landuz.

Beste liburuak Alberdanian