• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Saiakera
  • Zenbakia bilduman: 26
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 294
  • Azala: Azal biguna
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 08/07/2002
  • Paperezko ISBN: 978-84-95589-44-6

(In)komunikazioaren atarian

Txema Ramirez de la Piscina

Aspaldi honetan, euskal gatazka jaun eta jabe bilakatu da hedabide guztietan: albistegietan izarra, irrati-telebistan eguneroko hizpide eta kazetetan gai nagusia da. Paradoxikoa bada ere, horrenbesteko informazio-fluxuak ez du komunikazioa ahalbidetu eta euskal auziak, maila askotan bederen, ezezaguna izaten jarraitzen du. Liburu hau euskal gatazkarekiko trataera informatiboaz inoiz egin den ikerketa akademikorik handienetik sortua da. 1998-2001 urtealdi zalapartatsuan egindako lanaren emaitza duzu hau, EHUko ikerketa talde zabal batek egin duen azterketa sakona: Espainian zein Euskal Herrian erreferentziatzat hartzen diren 11 egunkari aztertu dituzte (1.500etik gora ale), baita CIES enpresak egindako iritzi-azterketa zabaletik (3.000 inkesta estatu osoan) ateratako ondorioak ere. Egileen ustez, une honetan bizi dugun egoera mediatikoa benetan larria da. Gehiago ere esan daiteke: bide beretik jarraituz gero, inkomunikazioaren atarian egon gintezke.

Paperezkoa

18,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Txema Ramirez de la Piscina

Txema Ramirez de la Piscina Martinez (Ibarra, 1958) gipuzkoar kazetaria da. EHUn ikasi zuen kazetaritza eta 1993an doktoretza erdietsi zuen. 2012an katedradun izendatu zuten.

Hainbat hedabidetan jardun zuen hamar urtez (1979-1989) Dozena bat liburu baino gehiago idatzi ditu.

Beste liburuak Alberdanian