Irungo udalerriaren landaredi-mapa

12,00

Deskribapena

Lurralde jakin bateko landaredi-mapa, bertako landare dibertsitatea eta aberastasuna era sintetikoan adierazteko modu bat da. Gure inguruko paisia landare mota ugariz estalita dago, eta landaredi-mapak tresna ulerterraza dira mosaiko konplexu hori ulertzeko. Bestalde, animali zein landare espezieen kon-tserbazio planak planteatzerakoan, teknikariek beti esku artean darabilten lanabesak dira landaredi-mapa hauek. Esku artean duzun liburu honetan ageri den lanak, Irungo udalerri osoa hartzen du kontuan.

Naiz eta lanaren funtsa landaredi-mapa izan, liburua bera ere lagungarria da. Liburuan zehar lana osatzeko eman diren pausuen berri izango duzu, baita Irunen aurki daitezkeen landaredi mota desberdinen deskribapen orokor bat ere. Testu honen lagungarri modura, hainbat irudi eta argazki aurkituko dituzu, landaredi mota bakoitza identifikatzen laguntzeko. Bestalde, Irunen topa daitezkeen landare espezie berezien deskribapen bat ere baduzu, baita hauek non aurki daitezkeen ere. Azkenik, Irungo landarediaren aberastasuna hobe ezagutu dezazun, ibilbide batzuk proposatu ditugu, zein baino zein atseginagoa.

Informazio gehigarria

ISBN

978-84-96643-65-9

Formatoa

24 x 17 cm.

Páginas

96

Primera edición

2007

Última edición

2007