• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Jose Antonio Loidi Beka
  • Zenbakia bilduman: 0
  • Formatua: 240 x 170 mm
  • Orrialdeak: 96
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/05/2007
  • Paperezko ISBN: 978-84-96643-65-9

Irungo udalerriaren landaredi mapa

Iker Zendoia

Lurralde jakin bateko landaredi-mapa, bertako landare dibertsitatea eta aberastasuna era sintetikoan adierazteko modu bat da. Gure inguruko paisia landare mota ugariz estalita dago, eta landaredi-mapak tresna ulerterraza dira mosaiko konplexu hori ulertzeko. Bestalde, animali zein landare espezieen kon-tserbazio planak planteatzerakoan, teknikariek beti esku artean darabilten lanabesak dira landaredi-mapa hauek. Esku artean duzun liburu honetan ageri den lanak, Irungo udalerri osoa hartzen du kontuan.

Naiz eta lanaren funtsa landaredi-mapa izan, liburua bera ere lagungarria da. Liburuan zehar lana osatzeko eman diren pausuen berri izango duzu, baita Irunen aurki daitezkeen landaredi mota desberdinen deskribapen orokor bat ere. Testu honen lagungarri modura, hainbat irudi eta argazki aurkituko dituzu, landaredi mota bakoitza identifikatzen laguntzeko. Bestalde, Irunen topa daitezkeen landare espezie berezien deskribapen bat ere baduzu, baita hauek non aurki daitezkeen ere. Azkenik, Irungo landarediaren aberastasuna hobe ezagutu dezazun, ibilbide batzuk proposatu ditugu, zein baino zein atseginagoa.

Paperezkoa

13,80 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Iker Zendoia

(Billabona, 1979) 2002an amaitu zituen Biologia ikasketak. Biologo gisa izan zuen lehenengo lana Irungo landaredi-mapa izan zen. 2004 eta 2005ean, Euskal Autonomi Elkarteko landaredia kartografiatzen aritu zen Aranzadi Zientzi Elkartearentzako. Ordutik hona, zohikaztegietako eta esfagnadietako landaredia ikertzen aritu da. Gaur, Aranzadi Zientzi Elkarteko Botanika saileko zuzendaria da.

Beste liburuak Alberdanian