Jaiotze markak

19,50

Idazlea:Nancy Huston

Itzultzailea:Iñigo Errasti

Kategoriak: , Product ID: 1008

Deskribapena

Lau ume, familia bereko lau belaunaldi. Ezkutuko kate batek lotzen ditu Sol, Randall, Sadie eta Erra. Haietako lehenaren umezaroko gertakariek besteen geroa markatuko dute, eta lotura horren adierazgarri mutu da laurek duten jaiotzetiko orbana.
Jaiotzetiko markak lau narraziotan gorpuzten da, eta orainetik lehenera egiten du aurrera, familia barruko bizipenen eta gertakari historikoen hariez bilbaturiko ehunean. Hogeita batgarren mendeko Kalifornian hasi, eta 1944ko Alemaniara eramango gaitu, aldi bakoitzean protagonistak inguratzen dituen mundu eta gizarte egoera aldakorretan barrena. Ibilbide horretan lau ume ditugu gidari, haien bitartez ezagutuko ditugu euren barne mundu ezkutukoa eta bizi direneko kanpo mundu gordina.
Umeen barne solasek kontakizun bizia eskaintzen dute, ez, ordea, ikuspegi tolesgabea, eleberri hau ederra eta izugarria baita aldi berean.

Informazio gehigarria

ISBN

978-84-9868-063-8

Formatoa

20, 5 x 14 cm.

Páginas

382

Primera edición

2009

Última edición

2009