• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 101
  • Formatua: 210 x 140 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 15/05/2010
  • Ebookeko argitalpen-data: 15/05/2010
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-232-8

Jendeen jende

Mattin Irigoien

Jendeen jende antzerkia komedia bat da. Familia batean gertatzen da. Erretreta hartu ondoan bere sorterrira itzulia den izebak familiako zuhaitz genealogikoa egina du, eta 400 askaziz goiti aurkitu ditu bere ikerketan. Egun, denak gomit dira besta egitera.
Haatik, ustekabeak gertatuko dira, batetik familiako hiru belaunaldiak krisi egoera batean baitira, eta beren harremanak biziki minbera. Bestetik, horko nagusiak nahiz eta ogibidea bestalde izan, ardi zenbait hazten ditu bere etxalde ttipian, eta eritasun mehatxu handiak dira inguruko artaldeen kotsuz. Azkenik, eta azken minutuan, nehork badenik ere ez dakien familiako bat agertuko da diaspora urrunetik jinik…
Gure eskualdean zuhaitz genealogikoen egiteko ohidura azkartu da azken urteetan. Nolazpait, autoreak uste du euskaltasuna egunerokoan bizitzeko diren nekeziak, ordainezko bideak bilatzera bultzatzen duela jendea. Ondorioz odola, izena, etxaldea eta arbasoak bilakatzen dira euskaltasun permanente baten sentimendu. Horren inguruan irri egiteko antzerkia da hau, eta agian ikusten da printzipalena bestelakoa dela, badirela jendeak, beren neke eta pozekin, ahal bezala dabiltzanak elkarren artean (in)komunikatzen.

Paperezkoa

10,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Mattin Irigoien

“MATTIN IRIGOIEN (Ainhize-Monjolose, 1964). Gaur Arberatzen bizi da (Baxenabarren). Antzerkiko lehen urratsak duela 25 urte egin zituen Hiruak Bat antzerki taldean, Guillaume bere anaiaren obrak antzezten zituztela Antton Luku eta adiskide multzo batekin. 1991n, Bethi gibelekoz aitzina izeneko tobera muntatu zuen. Hura izan zuen lehen urratsa antzerki idazten eta zuzentzen. Ondotik beste toberarik eginen zuen, 1999an Ahuntzek Euskal herrian bizi nahi duterekin bezala. Antzerki laburrak ere egin ditu, adibidez Bai uste eta ez izan. 1996an, Toribio Altzaga saria irabazi zuen Oztibarreko antzerki taldeak ondoko urteetan emanen zuen Hautsi da kristala antzerkiarekin.

Ikastolen mugimenduan urte zenbait murgildua egonik, berriz lotu zen zuzendaritza lanari 2004an West ibarre side story ikusgarria idatzi eta Iñaki Etxelekurekin batera zuzentzen zuela. Ondotik Amikuze eskualdean Kitzikazank antzerki taldea sortu zuen gazte multxo batekin eta 2006tik aitzina bere obrak beraiekin plazaratzen ditu: Gaztetasunak erabiltzen nau (2006), Loreak mendian, ondarkinak lurpean eta bideak gainean (2008) eta azken bi negutan Donibane Garazin egin lanaren haritik, Libertimendua deitu Baxenabarreko ihauteria berpiztu dute Donapaleun, Burgaintzi dantza taldea eta eskualdeko bertsulari gazteekin.

Hori guzia afizioz, zeren eta ofizioz laborarien formakuntza jarraikiko elkarte batean lan egiten baitu.”

Beste liburuak Alberdanian