Kriseiluaren argipean

11,05

Kategoria Etiketa: Product ID: 1100

Deskribapena

Lugoko hegoaldeko lurralde gogorra da Caurel. Hango baso eta larreetako fauna eta flora bereziak dira. Mendizerretan, oraindik ere, arranoak hegan ikus daitezke, eta baso itxi eta ilunetan otsoen ulua entzuten da. Hantxe kokatu zuen Folek dorretxe eder antzinako bat. Negua da, gaztaina sasoia amaitzear dago, Abrantes etxeko ugazabak etxera itzuli dira. Mendizerran ehizan egitera etorri dira, baina elurte handi baten ondorioz, ezin izan dira mendira atera, eta etxe barruan geratu behar izan dute ugazabek zein zerbitzariek. Denak beheko su handi baten inguruan eserita daude. Kontu-kontari hasi dira beldurrezko ipuinak esaten eta, ezerezetik, sorginak, otsoak eta mamuak ateratzen hasi dira. Kanpoan, elur-malutak leihoen kristalen kontra joka ari dira, haize indartsuak ekarrita.
Horixe da Kriseiluaren argipean liburuaren abiapuntua. Sutondoko ipuinen bilduma egiteko aitzakia. Anxel Folek hautemateko ahalmen izugarria eta jakin-min aseezina erakusten ditu. Ipuin horietako batzuk idazleak berak entzundakoak dira eta, gero, edukiaren mamia eta esatearen sena errespetatuz, Lugoko taberna edo kafetegi bateko txokoren batean eskuz idatzitakoak; beste batzuk, berriz, Folek berak asmatutakoak dira.

Informazio gehigarria

ISBN

978-84-9868-181-9

Formatoa

19, 5 x 13 cm.

Páginas

140

Primera edición

2010

Última edición

2010