• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Zerberri
  • Zenbakia bilduman: 33
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 200
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 29/11/2004
  • Paperezko ISBN: 978-84-96310-25-4

Kurrin-kurrun vitae

maisu baten ikarak eta ostikadak

Joxerra Gartzia

«Ikasle zein irakasle, ibili naizen leku guztiek utzi didate beren arrastoa. Arrasto horietako batzuk hezur muinetan sartuta daramatzat, noiz isil noiz kurrinka, aldian aldiko aldartearen arabera. Beste batzuk axalagoak dira. Badira kontu barregarriak eta badira negargarriak ere, eta ez da beti erraza izaten batzuk eta besteak bereizten. Ez dut inortxo ere leziatu nahi liburu honen bidez. Liburu honetan aurkituko duzuna ez da, beraz, Mundua, nik neure diskursoaz eraiki dudan mundutxoa baizik. Eta, nire mundutxo horretan sartzen bazara, hor ezagutuko dituzu nire ametsak eta lainezak, damuak eta mamuak, merituak eta delituak, ikarak eta ostikadak… Curriculum seriorik ez, Kurrin-kurruna baizik». Joxerra Garzia

Paperezkoa

14,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Joxerra Gartzia

JOXERRA GARZIA GARMENDIA (Legazpi, 1955 ). Filosofia eta Kazetaritza ikasketak egin zituen. Irakaskuntzan hainbat urtez jardun ondoren, irrati eta telebistan hasi zen lanean. Famatuenen artean, Sorginen ataria Euskadi Irratian eta Hitzetik hortzera Euskal Telebistan zuzendu zituen. EHUn dihardu 1994az geroztik, Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publiizitatea irakasgai.
Argitaratu dituen liburuen arteko batzuk: Dena dela (1988) eta Zotal egunak (1991) poesia-lanak; Malen laberinto madarikatuan (1987) eta Gau bat gauekoen artean (1988) haur eta gazte literaturan; Brechten Keuner jaunaren kondairak liburuaren euskarazko bertsioa (1999); Egonean doazen geziak (2000) metaforismo-liburua, eta ltsasoan euri (2003) eta Kurrin-kurrun vitae (2004) saiakerak.

Beste liburuak Alberdanian