• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Poesia
  • Zenbakia bilduman: 10
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 28/10/2002
  • Ebookeko argitalpen-data: 28/10/2002
  • Paperezko ISBN: 978-84-95589-49-1

Mailu isila

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da; lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera; bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila; bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak. Baina ibilbide hori, behera zein gora doalarik, ez da lineala; gora-nahiak eta behera-beharrak txirikordaturik daude, antzinako arkanoan bezalaxe (bi suge txirikordaturik; edo, gauza bera, estilizatuagoa: Taoren irudi biribila, hain modakoa). Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.

Paperezkoa

13,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, Alberdania argitaletxean argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur, Herrenaren arrastoan eta Noiz arte arrazoi aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten eta Doneaneko alaba nobelak.

Beste liburuak Alberdanian