Musu truk

9,98   17,00

Bankarien diktaduraren mendean gaude. Estatu demokratikoak diktadura demokratiko bihurtu dira. Horrek esan nahi du, legea eskuan eta gehiengoaren onarpenarekin, giza eskubideak urratzen eta herriak zapaltzen direla. Ideologia demokratikoak zaharkiturik geratu dira diktadura berri horiei buru egiteko. Gainditu ezean, akabo askatasuna eta giza eskubideak.

Garbitu
Kategoriak: , , Product ID: 994

Deskribapena

Bankarien diktaduraren mendean gaude. Estatu demokratikoak diktadura demokratiko bihurtu dira. Horrek esan nahi du, legea eskuan eta gehiengoaren onarpenarekin, giza eskubideak urratzen eta herriak zapaltzen direla. Ideologia demokratikoak zaharkiturik geratu dira diktadura berri horiei buru egiteko. Gainditu ezean, akabo askatasuna eta giza eskubideak.

Gure herria, euskaldunon herria, hiltzear dago. Nazionalismoak —eskuinekoak edo ezkerrekoak— sortutako defentsa estrategiak zaharkiturik daude. Bide politiko berriak urratzera behartuta gaude bizirik iraun nahi badugu. Nazionalismoa nahiz  ideologia ezkertiar zaharrak dira bide berri horiek bilatzeko oztoporik handienak. Zehatzago esanda, ETAri armak kendu ezean, ez dugu irtenbiderik.

Politikak itsututa gabiltza euskaldunak. Nazio-estatu demokratiko edo iraultzailea botere eta distirak itsututa. Artaldetan bananduta. Demokratak, alde batetik; iraultzaileak, bestetik. Ezinikusiz, elkarri mokoka. Artaldetik kanpo ez dago salbaziorik, oihukatzen dute batzuek eta besteek. Nazio-estatuaren zuloan harrapaturik gaude. Ideologia demokratikoak eta iraultzaileak gainditu ezean, zulo horretan jarraituko dugu.

Zer egin zulo horretatik ateratzeko?

Informazio gehigarria

ISBN

978-84-9868-035-5

Formatoa

21 x 15 cm.

Páginas

184

Primera edición

2009

Última edición

2009